Bizilagun taldea haserre agertu da: "Udalarekin bildu ginenean bizilagun batzuk proiektuaren kontra geunden eta askok ez dute proiektua ezagutu ere egiten. Obra gelditzea eta benetako parte-hartzea egotea nahi dugu, adostasun batera heltzea. Horrez gain, zubia itxita dagoen bitartean bide alternatibo bat ere nahi dugu. Gainera, zortzi aparkaleku kenduko dizkigute".
Udala: "Auzotarrei pazientzia eskatzen diegu"
Kontratazioko gorabeheren ondorioz obraren hasiera sei hilez atzeratu bada ere, Udalak lehentasuntzat du zubia balioan jartzea, eta alboko errepidean espaloia zabaltzea: "Ez da zubia botako, zentzu guztietan hobetuko da. Obrak iraun artean bost aparkaleku kenduko dira ezinbestekoa delako, eta edozein obrarekin gertatu ohi den moduan egunerokoan hainbat afekzio izango dira. Auzotarrei pazientzia eskatzen diegu; udaltzainek jarraipena egingo dute".