Kontratu etetearen ondorioz, berriro egin zen esleipen-deialdia, eta Goitu Eraikuntzak enpresa izango da arduraduna. Lanek 313.864,20 euroko aurrekontua dute (BEZa barne) eta lau hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten du Udalak.
Lanek bi helburu nagusi dituzte
Batetik, mugikortasuna eta irisgarritasuna erraztu nahi da eta, bestetik, ondare den zubia hobetzea. Hainbat lan egingo dira: zubia birgaitu, fibrozementuko hoditeria kendu eta berriarekin ordezkatu, baranda egokiak jarri, argiteria berria ezarri –barandetan–, irisgarritasuna bermatu, Zubieta kalerantz espaloitxo bat sortu eta zubiko altxaderak garbitu. Lanek iraun artean, oinezkoendako itxita egongo da zubia, eta ondoko errepidean ere eragingo du.