Izan ere, wikipediaren funtzionamendua oso sinplea da: boluntario batek oinarrizko artikulu bat idazten du eta gero, bera edo beste batzuk apurka-apurka artikulu hori hobetzen joaten dira: testua osatzen eta eguneratzen, argazkiak gehitzen, beste artikulu batzuen erreferentziak gehitzen… Bada, irailaren 26ko saioaren helburua da bertaratzen diren herritarrei funtzionamenduaren berri ematea eta lantalde bat osatzea Bergarak sarean duen presentzia handitzeko.