Bergara Hiria Emakumezkoen Txapelketa lehenengoz antolatu dute, irailaren 8rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abu. 29a, 15:20
Bergararen eta Arizmendiren arteko partidu bat Ipintzan, 2014an.

2018-2019 denboraldia nobedade aipagarri batekin hasiko du Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak; irailaren 8an lehen aldiz antolatuko da Bergara Hiria Emakumezkoen futbol txapelketa: Real Sociedad B, Lagun Onak, Textil Escudo (Kantabria) eta Bergara. Gizonezkoen Bergara Hiria lagunarteko txapelketa zapatu honetan jokatuko da, eta Elorrio izango da aurkaria.

Gainerakoan, futbol saila Iosu Elorza buru duen taldea honako kide hauek osatuko dute denboraldi berrian: Garbiñe Elorza, Jabi Ibarra, Jabi Orbea, Irune Alberdi, Iñaki Leizeaga, Enrike Nieto, Vicen Piñero, Oskar Navarro, Toño Retes, Angel Jimenez, Jose Luis Arietaleanizbeaskoa eta Antonio Pato.

Bestalde, Manu Diazek kirol zuzendari karguan eta Manolo Ortiz-ek harrobiko futbol zuzendari moduan jarraituko dute. Futbol Eskolan aldaketa izango da, zuzendaritzako kide izatera pasatu den Enrike Nietoren lekua urteetan lehen taldeko kapitain izandako Imanol Cabanillasek beteko du-eta. Atezainen arduradun Miguel Basterrak jarraituko du eta fisioa Ana Jimenez izango da.

Gainerako sailak

Era beran, hauteskundeen ostean zuzendaritza berria osatuta, ondorengoak izango dira kirol sailen arduradunak:

Saskibaloia: Marian Mellado
Eskubaloia: Iosu Agirre
Pilota: Julen Aranburu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak