Hamar egun eskas geratzen dira ibarreko futbol taldeek –ohorezko erregional mailan– liga has dezaten, eta hasierako asteetako lana prestakuntza fisikoan oinarritu eta gero, egun hauek lagunartekoak jokatzeko aprobetxatzen dabiltza talde guztiak. Bada, zapatuan, irailak 1, aurrez aurre izango dira Aretxabaleta, Aloña Mendi eta etxean jokatuko duen Mondra, Arrasate Hiria torneoaren 35. edizioan.
Ohi moduan hiruko torneoa izango da, eta partidu bakoitzak 45 minututako iraupena izango du.
Ordutegia:
- 16:30ean Aretxabaleta - Aloña Mendi
- 17:30ean Aloña Mendi - Mondra
- 18:30ean Mondra - Aretxabaleta