Ash Grunwald Band taldearen rock&blues psikodelikoak ikusleak txunditu ditu

Imanol Beloki Unamuno 2018ko uztailaren 21a

Ash Grunwald Band talde australiarrak rock&blues doinuak eskaini zituen, atzo, Espoloian, Berumuga zikloaren barruko hirugarren pasean. Ahots zakarra, rock eta blues psikodelikoa, eta ikusleak dantzan jartzeko moduko erritmo bizia izan zuten entzungai bertaratu zirenek.

Hurrengo emanaldia, Welma Powel & Bluedays taldearena izango da; uztailaren 27an, 22:00etan, Espoloian. Estatu Batuetako artista hau Bluedays taldearekin etorriko da, Chicagoko blues elektrikoa eskaintzera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak