Ash Grunwald Band australiarren rock & blues doinuak, Espoloian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko uztailaren 19a

Australiako artista txundigarrienetako bat da Ash Grunwald; ez ohiko zuzenekoak ditu eta berezko sena du publikoa bereganatzeko. Bada, Berumuga zikloaren barruan, bihar, egubakoitza, Espoloian entzuteko aukera egongo da. Emanaldia 22:00etan izango da.

12 urteko ibilbidea

12 urteko ibilbidea du Ash Grunwald musikariak, eta 12 urte horietan 9 disko argitaratu ditu. Hainbat herrialdetan jo du; eta, aldamenean izan ditu, besteak beste, James Brown, The Black Keys, Jack Johnson, Missy Higgins... Azken urteetan Australiako eta Zeelanda Berriko aretoak bete egin ditu, eta Australiako hedabideek benetako izartzat daukate. Now da bere azken lana.

Lotzen duen zuzenekoa

Ahots zakar eta sakona du, eta berezko sena du ikusleak bereganatzeko. Ohikotik urrun, abestien zerrenda gabe, unean unekora egokitzen den musikaria da. Rock blues psikodelikoaren maisua da. Zuzenekoetan hirukote formatuan aurkezten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak