Beñat Labaien bergararra, Asier Garitanoren entrenatzaile taldean

Eneko Azkarate Laspiur 2018ko eka. 15a, 08:37
Beñat Labaien, duela aste batzuk, Bergarako Agorrosinen, Leeds United taldeko kamisetarekin.

Beñat Labaien Soto futbol entrenatzaile bergararra (30 urte) Realeko entrenatzaile Asier Garitanoren talde teknikoko kide izango da. Orain arte Ingalaterrako Leeds United taldeko staff teknikoko kide izan da. Realean, analisi taktikoen arduradun izango da.

Aurretik, besteak beste, Espainiako Futbol Federazioan, Atletico Madrilen eta Real Madrilen aritu da, harrobiko taldeetan, eta baita Elxen ere, Morientesekin batera, Ingalaterrara joan aurretik.

Asier Garitanok entrenatzaile laguntzaile espezialistak izango ditu alboan, bakoitzak alor bati helduko diolarik. Lau multzotan banatu ditu Realak Asier Garitanoren entrenatzaile-taldea: teknikoa, analisiena, emozionala eta fisikoa. Beñat Labaienek analisien alorraren ardura izango du.

INEF ikasketak egitera Bergaratik Madrilera abiatu zen 17 urterekin. Lehenago, Bergara Kirol Elkartean alebin taldeko entrenatzaile izan zen, kadeteetan jokalari ari zela. Madrilera abiatu zenetik etxetik kanpo ibili da, han eta hemen, entrenatzaile lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak