"Publikoak ondo erantzun du eta dena ondo atera da. Amaieran, musikariek eta ikusleek elkarrekin abestu dugu Xalbadorren Heriotzean kantua, eta ederra izan da" adierazi du Marije Ugalde antolatzaileak.
Suzuki metodoko biolin ikasleak izan ziren Udal Pilotalekuko oholtza igotzen lehenak. Ostean euskal ukituko hiru pieza jo zituzten txistu, trikiti, pandero eta perkusio taldekoek dantzarien laguntzarekin.
Ostean gazte banda, hasiberrien abesbatza eta ahots teknikako ikasleek hiru pieza jo zituzten elkarrekin, eta horietako batean Alain Egizabal eta Alazne Jauregi bakarlarien laguntza izan zuten. Segidan, haurren abesbatzakoek Vaiana filmeko abesti bat kantatu zuten, eta azken hiru kantuak –Sorotan Beleren Amaren besoetan eta Xalbadorren Heriotzean, besteak beste– orkestra sinfonikoaren laguntzarekin abestu zituzten.
Behin Pilotaleku emanaldia amaituta Seminaixo alboko karpan jarraiytu. Afaria jateaz gain, konbo taldeen arteko lehiaketa egin zuten. Lau taldek hartu zuten parte, lehen saria lauen artean banatu zuten. "Irabazlea aukeratu behar genuen, baina denek maila itzela izan dutela ikusita, lauen artean banatzea erabaki dugu" azaldu du Marije Ugaldek.