Kopuru horiek aurreko urtetakoekin konparatuta, ez dago aldaketarik. Bergarako bulegoan, etxean autolikidazio proposamena jaso baina zerbaitekin ados ez daudenek –aldaketa bat egin delako egoera zibilean eta abar–, eta proposamena jaso ez, eta errenta mekanizatua aurkeztu dezaketenek egiten dute aitorpena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, beste urte batzuetan bezala, 200.000 proposamenetik gora bidali ditu aurten ere postaz. Aurreko urteetako datuek diote, % 80k baino gehiagok onartzen duela proposamen hori. Gainontzekoek, ogasunaren bulegoetan, edo aholkularitza bitartez, edo internet bidez egin beharko dute.
Aitorpena, euskaraz
Geroz eta gehiago dira aitorpena euskaraz egiten duten herritarrak. Bergaran, esaterako, harremana euskaraz egiten da gehienetan, eta autolikidazio proposamen eta ogasunarekin harremana euskaraz izatea aukeratzen duten herritarren kopurua gora doa, urtetik urtera.