Ekainean hasiko dira Boluko frontoia estaltzeko lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko api. 23a, 10:59
Irudiko itxura hartuko luke estalkiak obrak amaitzen direnean.

Boluko udal pilotalekua estaltzeko lanak Goitu Eraikuntzak SL enpresari esleitu zaizkio 286.078,58 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Udalaren arabera, lanak ekainean hasiko dira eta bost hilabete inguru iraungo dute. Frontoiari estalkia jartzea eta mugikortasunerako zailtasunak dituztenen irisgarritasuna bermatzeko igogailu bat egokitzea izango dira lan nagusiak.

Udal Gobernuak gogora ekarri duenez, auzotarrek galdeketa bidez onartu zuten Boluko frontoia estaltzea. "Lan horren helburua da auzoari eta herriari urte osorako azpiegiturak eskaintzea kirol, aisialdi edo bestelako erabileratarako. Auzotarrek aukeratutako proiektua auzotarrek batzar irekietan, modu parte-hartzailean, egindako ekarpenekin aberastu zuten", gaineratu dute.

Aukeratutako soluzioa da pilotalekua egur laminatuko egitura batekin estaltzea eta Deck estiloko akabera ematea. Hego-ekialdeko fatxada erdizka itxiko da horma gortina eta kristal bikoitzarekin. Frontoiko gainontzeko aldeetarako ez da itxiturarik behar izango.

Horrez gain, plataforma igogailu bat ere ezarriko da harmailen albo batean mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Plataforma horrek 2,5 metroko ibilbidea izango du eta 250 kiloko zama jaso ahal izango du. Horrekin batera, pilotalekua Philips markako 12 luminariarekin argituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak