Escalar la vida filmak Bergarako eskaladaren historia errepasatuko du eta horren baitan Josean Mulas bergararraren ibilbidea ere errepasatuko da. Mulas Euskal Herrian eskaladaren bultzatzaile garrantzitsuenetakoa da; eskalada bideak egokitzetik, munduko eskalada txapeldunak entrenatzera eraman du bere ibilbideak.
Goiena telebistako Barru saioan
Pasa den astean, Goiena telebistan Debagoieneko Eskalatzaileak taldea erreportaje berezian protagonistetako bat izan zen Josean Mulas. Debagoienean eskaladak izan duen garapenaz jardun zuen saioan Mulasek, besteak beste.