Eskala nanometrikoa zer den ezagutzeko erakusketa zabaldu dute Bergaran

Mireia Bikuña 2018ko mar. 24a, 10:56

Ibilaldi bat nanomunduan barrena delako bilduma ikusgai egongo da Laboratorium museoan maiatzaren 6ra arte. Gizakiaren begiradarako ikusezinak diren elementuen irudiak ikus daitezke. "Horietako batzuk modu naturalean sortzen dira eta beste batzuk laborategian manupatu ondoren sortutakoak dira", esan du erakusketako arduradun Itziar Otegik. Eguaztenetatik domeketara arte, bisita gidatuak egingo dituzte.

Erakusketan bi elementu mota ikus daitezke: alde batetik, material biologikoak (globulo gorriak, bakterioak eta birusak, adibidez) eta beste alde batetik, biologikoak ez direnak (atomoak eta molekulak).Nanoeskalekin bi elementu mota horiek aztertzen dituzte. "Adibidez, euli baten barruraino edo mugikor baten barruraino sar gaitezke eskala txiki horiekin. Gizakiaren begiak ezin du hori ikusi, teleskopio edo mikroskopio indartsu bat erabailtzen ez badu", esan du Otegik.

Hain zuzen, nanozientzian erabiltzen diren gailu batzuk ere ikusgai daude Laboratoriumen.

Bisita gidatuak

Laboratorium museoak NanoGUNErekin antolatu duen erakusketan bisita gidatuak egingo dituzte: eguaztenetan eta eguenetan 10:00etatik 14:00etara; egubakoitzetan eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.

Hitzaldiak

Bestalde, 10ALaMenos9 jaialdi nazionalaren harira bi hitzaldi egingo dituzte apirilaren 12an, 19:00etan. Alde batetik, Mikroelektronikatik nanoelektronikara. Gailu txikien iraultza delakoa, Edurne Sagastaren eskutik. Beste aldetik batetik, Antzinako proteinak berpizten, Nerea Barruetabeñarekin. B

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak