Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kadete mailako selekzioek Ipintzan jokatuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mar. 22a, 14:30

Kadete mailako Emakumezkoen Hiruko Txapelketa jokatuko da Ipintzan apirilaren 4an. Kadete mailako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioek jokatuko dute elkarren aurka. Txapelketa Gipuzkoako Futbol Federazioaren 100. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da. Ane Larrañaga bergararrak Gipuzkoako selekzioarekin jokatuko du.

Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideak pozik daude: "Maila honetako txapelketa bat izatea oso garrantzitsua da guretzat, emakumezko futbolaren alde azken urte hauten egiten gabiltzan lana sendotzeko. Azken urteetan hazkunde handia eman da herriko emakumezkoen futbolean eta eurei zuzendutako ekintza izango da". Kadete mailan Euskadiko jokalari onenak "etxean bertan ikusteko aukera izango dute gure futbolariek", gaineratu dute.

Ane Larrañaga bergararra

Gipuzkoako selekzioarekin, gainera, Ane Larrañagak jokatuko du. "Taldeko beste hiru jokalarik ere jaso dute selekzioarekin jokatzeko deia baina Aste Santuko opor egunak izanik, pena handiz deialdiari ezezkoa eman behar izan diote kanpoan direlako", gehitu dute zuzendaritzako kideek.

17:00etan hasiko da

Txapelketa 17:00etan hasiko da. Lehenengo partidua Arabak eta Bizkaiak jokatuko dute; ondoren, talde galtzaileak Gipuzkoaren aurka neurtuko ditu indarrak; eta azkenik, talde irabazleak jokatuko du Gipuzkoaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak