Xabi Azkargortari babesa, baita musika mundutik ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 18a, 14:23

Arkada Social taldeko kideak Xabi Azkargortarekin eta haren bi lagunekin.

Arrasateko Arkada Social taldeak keinu ederra izan du minbiziaren aurkako borroka irabazi duen Xabi Azkargorta gazte bergararrarekin. Azkargorta talde arrasatearraren jarraitzailea dela jakinda, haren lagun batek ezusteko ederra prestatu zion; Azkargortari azken diskoa eta kamisetak oparitzeaz gain, mezu ederra zabaldu du sare sozialetan boskote arrasatearrak: "Gaurtik aurrera gu Xabi zaleak izango gara".

Atzo, zapatua, jaso zuen ezusteko bisita Azkargortak eta Arkada Socialekoendako ere "plazer handia" izan zen Bergara Kirol Elkarteko futbol saileko kadete mailako kapitaina ezagutzea: "Plazer handia izan da guretzat minbiziaren aurkako borroka irabazi duen Xabi Azkargorta gazte bergararra ezagutzea. Jakin badakigu Arkada zalea dela... Gaurtik aurrera gu Xabi zaleak izango gara. Bizitza delako handiena! Elkarrekin aurrera!".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak