Gaixotasunaren aurrean taldearen babesa eta elkartasuna, futbolaz harago

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ots. 3a, 20:44

BKEko futbol saileko kadeteen taldekoak kaskamotz Beasainen, Xabier Azkargortarekin batera. Argazkia: BKE.

Xabi Azkargorta gazte bergararrari minbizia diagnostikatu izana susto itzela izan bazen ere, BKEko futbol saileko kadete mailako kapitaina arriskutik salbu dago. Eta Athletic-eko lehen mailako jokalari Yeray Alvarezekin egindakoa errepikatuz, Azkargortaren taldekideek ilea moztu dute elkartasun keinu moduan.

BKEko zuzendaritza taldeko Manu Diazek kronika bat eskaini dio Azkargortari, Crónicas mahoneras blogean: "Ez da BKEren ekimena izan, lagunek eurek hartutako iniziatiba izan da", argitu du Diazek.

Lagun eta jokalariengandik irtendako erreakzioa

Diazek azpimarratu gura izan du Azkargorta arriskutik kanpo dagoela: "Ez dugu alarma sortu nahi, baina keinua ederra izan da. Kadete mailako taldekide guztiez gain, beste jokalari batzuk ere moztu dute ilea eta baita futbolean aritzen ez diren batzuk ere –gazte mailako bigarren taldea, adibidez–, neskak tartean. Hemen sartu ginenean, argi genuen gure lehentasuna ez dela partiduak irabaztea, heziketak berebiziko garrantzia daukala. Emaitza ondorioa da, ez helburua. Giro ona sortu da eta ederra da ikustea ezbehar edo gaixotasun baten aurrean halako erreakzio bat ikustea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak