Apiril erdialderako gertu egongo da "Euskal Herriko zinemarik txikiena"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 13a, 16:08

Gaztetxeko zineklubean lanean diharduen bergarar taldea. Argazkia: Bergarako gaztetxea.

Bergarako gaztetxeko Dynamo Zineklubaren eskutik, "Euskal Herriko zinemarik txikiena" egokituko dute Kartzela Zaharreko ziegetako baten. "Zineklubean jende asko elkartzen ez ginenez, erabaki genuen leku finko bat egokitzea film bat dagoen bakoitzean dena muntatzen eta desmuntatzen ibili beharrean", adierazi du Ugutz Basaurik. 2005eko martxoan itxi zen Novedades zinema areto zaharretik hartu dituzte butakak.

Ziega bat erabiliko dute zinema areto berria egokitzeko. "Novedades zinema aretoa zenaren eraikina botatzeko dagoenez, jabeekin egoteko aukera izan genuen eta eskatu genien butakak uzteko. Haien eskuzabaltasunari esker Novedades-eko butakak izango ditugu gure ziegako zineman. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu".

Dozena bat lagunendako lekua

Ziega batek lau metro koadro inguru ditu eta beraz, gehienez dozena bat lagunendako lekua izango du. Ugutz Basauriren arabera, hilabete barru gertu egongo da: "Ziega margotu dugu dagoeneko, eta prestaketa lanetan gabiltza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak