Joan den martxoan Novedades aretoa itxi zutenean sortu zuten zinema aretoaren aldeko herri plataforma. Hurrengo bilera eguenean, hilaren 19an, egingo dute kultura etxean, 19:30ean. Gaiarekin interesatutako guztiei parte hartzeko dei egiten diete.
Zinema aretoaren alde sortutako herri plataformak balkoietan jartzeko pankartak salgai jarriko ditu bihar, zapatua. Plataformakoak Oxirondoko azokan izango dira 10:30etik aurrera eta Domingo Irala kalean 12:30etik aurrera. Zinea orain!!! lelopean, pankartak 3 euroren truke salduko dituzte.
Joan den martxoan Novedades aretoa itxi zutenean sortu zuten zinema aretoaren aldeko herri plataforma. Hurrengo bilera eguenean, hilaren 19an, egingo dute kultura etxean, 19:30ean. Gaiarekin interesatutako guztiei parte hartzeko dei egiten diete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.