Plan estrategikoa adosteko lehenengo bilera duela bi aste egin zen, eta bertan, Bergarako errealitate sozio-linguistikoaren bueltan aritzeaz gain, plan estrategikoak jaso beharreko puntu nagusiak adostu ziren. Hilaren 14ko egingo den batzarrean, plan estrategikoak izango dituen ardatz nagusien inguruko proposamenak jaso nahi ditu Udalak.