Eskola Herritarra: "Bergarako gaiak ezkerreko ikuspegitik lantzeko adostasun handia dago"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ots. 28a, 15:13

Atzo Irizar jauregian egindako saioa.

Atzo, otsailak 27, egin zen Bergarako Eskola Herritarra lehen hitzaldi zikloaren azken saioa, Irizarren. Antolatzaileak oso pozik daude, batez ere, aterako ondorioekin: "Politika orokorrean ikuspegi ezberdinak izan arren herri mailako gaietan adostasun handia dugu ezkerreko eragileok. Elkarlana sustatu behar dugula izan da ondorio ebidenteetako bat".

Hurrengo asteetan Bergarako ezkerreko ahalik eta eragile gehien batuko dituen bilgune edo dinamika bat sortzen saiatuko direla adierazi dute.

Eragileen aurkezpena

Xaxauk jai eredu herrikoiaren, euskaldunaren eta bertako produktuen aldeko aurkezpena egin zuen; Martxanterek Martxoaren 8ari begirako aurkezpena eta berdintasunerako bidea feminismotik eraiki behar dela aldarrikatu zuten; ELA eta LAB sindikatuek langileek bizi duten prekarietatea eta Bergaran bereziki industriak bizi duen egoera larriaren berri eman zuten; eta, amaitzeko, EH Bilduk zein Irabazik azpimarratu zuten udal barruan elkarlanerako ohitura badutela baina salatu zuten Udal Gobernuak edozein proposameni ateak itxita dituela eta gobernua berreskuratzea ezinbestekoa izango dela herri ekimenek aurrera egin dezaten.

Hurrengo saioek, feminismoa hizpide seguruenik

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Eskola Herritarraren hurrengo saioek feminismoa izango dute oinarri: "Atzoko saioan bozketa bat egin zen eta feminismoa izan zen gai aukeratua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak