Udal langileentzat lan askoko goiza izaten ari da

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 28a, 10:37

Elur asko bota du eta egiteko dagoen lana ere neurri berean pilatu da. Goizeko lehen ordutik ari dira lanean Bergaran, hala ere, errepidean hainbat istripu txiki gertatu dira, ezer larria ez.

Bergarako Udalak prentsa oharra bidali du, gaurko egunean egiten ari diren lanak azalduz.

Prentsa oharra

Elurrak arazo asko sortu ditu goizeko lehen orduetan

Goizeko 06;00etatik lanean gogor dabiltza udal brigadako langileak eta udaltzainak Bergaran herritarren irisgarritasuna bermatzeko.

Elur kapa handia bota du goizean goiz eta hasieran elur sikua bazen ere, gero izotza agertu da. Horrek arazo asko sortarazi ditu. Udaltzaingoak Arrizuri kalea itxita izan du garbitu artean, baita Mintegitik Espoloira arteko bidea ere. Gero biak zabaldu dituzte. Era berean, Udaltzaingoak Bolua auzora igotzeko bidea moztuta dauka (10:37), baina laster zabalduko du.

Udaltzaingoak hartu behar izan dituen esku-hartzeei dagokienez, palmerako biribilgunean auto batek istripua izan du; Miguel Altuna ikastetxearen ondoan mutil bat lurrera jausi eta ospitalera eraman behar izan dute; Ibargarain bi autok elkar jo dute eta parking publikotik atera ezinik gelditu den auto bat atera behar izan dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak