Herritarrei eta Udalari eskerrak emateko pieza da Bergarako agurra.
Jose Migel Laskurainek hartu zuen Txistulari Bandako zuzendari kargua orain dela urtebete pasa. Txistua indarberritzea da asmoa.
Txistulari Bandari babesa erakusteagatik eskerrak emanez, Jose Migel Laskurain bandako zuzendari berriak Bergarako agurra sortu du. Domekan estreinatuko dute, Udalari eta herriari eskerrak emanez, 13:00etan, udaletxean. Oinarrian txistu bakarrarekin interpretatzeko pieza den arren, bandarekin ere jotzeko modukoa da.
Herritarrei eta Udalari eskerrak emateko pieza da Bergarako agurra.
Jose Migel Laskurainek hartu zuen Txistulari Bandako zuzendari kargua orain dela urtebete pasa. Txistua indarberritzea da asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.