Lehen ziklo honetako bigarren saioa izango da gaurkoa; ezkerraren erronkak izango dituzte hizpide, bai Euskal Herri mailan, baita Bergara mailan ere. Proba pilotu moduan hartuko dute, eta izaten duen harreraren arabera, aurrera begira gai ezberdinak jorratzeko beste hainbat ziklo antolatzeko aukera ere ikusten dute. Beraz, herritar guztiak animatu dituzte saioetan parte hartzera. "Herritar guztiak animatu nahi ditugu etortzera. Ahal izan ezkero hiru saioetara, eta batera bakarrik etorri nahi izan ezkero ere, ateak zabalik ditugu. Lehen ziklo bat da hau, eta jendearen nahi eta beharraren arabera, ziklo gehiago edo gutxiago antolatuko ditugu, eta gaiak ere, guztion artean adostuko ditugu", nabarmendu du Bergarako Sortuko Ibai Redondok.