Otsailaren 17an iritsiko da Hilzoriko Kristoa Bergarara

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 9a, 11:42

Bergarako Hilzoriko Kristoa Sevillan, erakusketan, eraberritu ostean.

Etxerako bidean jarriko da domekan Hilzoriko Kristoa, urtebete pasa Sevillan egon ostean. 2017ko urtarrilaren 23an eraman zuten Andaluziara zaharberritze lanetarako, eta datorren astean, otsailaren 17an iritsiko da Bergarara.  

Bergarako Kristoa Juan de Mesa eskultore andaluziarraren lana da eta XVII. mendeko barrokoaren adierazgarri eta adibide gorenetakoa. Hamahiru hilabete behar izan dituzte konpontze eta berritze lanetarako. Sevillan egin dituzte lanok, Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Andaluziako Institutuko teknikari eta adituek. Orain eraberritzen egon den tokitik atera eta ikusgai jarri dute beste leku batean.

Aurretik Donostiako katedralera

Bergarako San Pedro Apostolua parrokiara iritsi aurretik, Kristoa Donostiako katedralean izango da ikusgai, eguaztenean helduko da bertara. Haren omenez hirurrena egingo da, otsailaren 14an, 15ean eta 16an. Jakinarazi dutenez, hilaren 15ean, Madrilgo M11ko atentatuetako biktima batek hitzaldia eskainiko du, gurutzeaz eta sufrimenduaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak