2018/02/17 19:00

Antzerkia

Tartean teatroaren 'Ez dok Hiru'

Tartean teatroaren 'Ez dok Hiru'
Seminarixoa, Bergara

Tartean teatroaren Ez dok Hiru

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna Ez dok Hiru-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. "Ez Dok Hiru" taldea eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

SARRERAK EROSI:

1.-Seminarixoko txarteldegian ostegunero: 18:00-20:00.

2.- www.ticket.kutxabank.es webgunean. Hileko lehenengo ostegunean jarriko dira, hurrengo hilabeteko sarrerak salgai.

Eguna eta ordua: Otsailak 17, Larunbata, 19:00etan
Non: Seminarixoa
Prezioa: 8.00 €

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak