Hartzaren desfileak emango dio hasiera iñauteriari ostegunean, berreskuratutako tradizioa. Gero, ostiralarekin, haurrak aterako dira kalejiran. Gauean Bergarako Musika bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Zapatua koadrilen eguna izango da, haiek hartuko dute kalea euren mozorroekin. Asteartean ere ekimen ugari izango dira, batez ere umeendako. Sorgin-dantza da berreskuratutako beste ekimen bat, nonbait Bergaran jatorri zuen dantza da gainera. Pellak dira egun hauetako postrea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.