"Ikastaroan izena eman duten batzuk ezin izan dira lehenengo orduan azaldu, beraz pixka bat gehiago geratu gara. Hasieran, bi bideo jarri dizkiet margotzearen prozesua erakusteko. Ondoren estilo ezberdinetako argazkiak erakutsi dizkiet, eta ondoren,spray-ak erabiliz margotzen izan gara", adierazi du Jokin Oregi artistak.
Murala, ideiak batuz
Gaurko ikastaroaren ostean, denbora gehiago dedikatuko diotela gaineratu du Oregik, eta bertaratu direnei, bozetotik muralera dagoen prozesua azaltzeaz gain, denen ideiekin mural bat egitea nahi dutela.