Holokaustoaren biktimen omenezko biolin kontzertua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urt. 19a, 09:09

Vicente Cueva biolin-jolea. Argazkia: Raul Buendia.

Vicente Cueva musikariak interpretatuko du Jorge Grundmanen obra Seminarixoan, bihar, zapatua, 19:00ean.

Urteetako eskarmentua du Madrilen jaio baina asturiarra sentitzen den biolin-joleak; irakaslea da Goi Mailako Katarina Gurska eskolan, baina askotariko orkestratan ere parte hartzen du; adibidez, Bilboko Orkestra Sinfonikoan.

Jorge Grundman lagun eta konpositoreak sortu eta apirilean Toledon estreinatu zuten Shoah for solo violin and Sacred Temple partita eskainiko du bihar, zapatua, Bergarako aretoan. "Sei mugimendurekin osatuta dago. Musika deskribatzailea da, eta publikoa hunkitzea du helburu nagusi. Holokausto garaiko istorio gogorrak jasotzen ditu Grundmanen aitona-amona judutarren eta, orokorrean, Holokaustoko biktimen memoria berreskuratzeko asmoa du eta horrelako gehiago ez gertatzeko itxaropenerako bidea zabalik uzten du. Jaime Arranz aktorea izango dut taularen gainean lagun, haren narrazioek lotuko dituzte piezak. Publikoa negarrez ikusi dut baina aretotik irribarre batekin ateratzen gero"

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak