Lurraldebus zerbitzuaren gaineko inkesta abiatu du Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urt. 15a, 15:06
Lurraldebus autobus bat. Argazkia: Lurraldebus.

Bergarako udalbatzak Lurraldebus zerbitzuak Debagoienean murrizketak izan dituela salatu zuen, aho batez, azken osoko bilkuran. Horrekin batera, Diputazioari zerbitzuaren erabilera eta asebetetzearen balorazioa egiteko eskatu gura dio. Hala, Udalak herritarren artean inkesta bat abiatu du, erabiltzaile eta herritarren iritzia ezagutzeko eta proposamenak egin ahal izateko.

Inkesta eskuratzeko eta betetzeko bi modu daude:

Udalaren webgunean edo hemen klikatuta.

• Udal eraikin hauetan: udaletxea (udaltzaingoan), liburutegia, Agorrosin Kirol Gunea, Osintxuko liburutegia, Labegaraieta kiroldegiko taberna, San Joxepe elkartea, Miguel Altuna Institutua eta Irizar jauregia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak