Hamabi lagun batu ziren atzo Angiolillo liburutegian. "Giro goxoa eta gertukoa" sortu zuten Uxue Alberdiren solasaldian. "Oso gertukoa da Uxue eta euskara maila oso ona dauka, bera entzutea plazer bat da", kontatu du Garitanok.
Liburuaz gain, bestelako kontuak ere azaleratu ziren: "Bertsolaritzaz, feminismoaz... Norberaren bizipenez ere jardun genuen; orduko gizarteaz ere egin genuen erradiografia. Erraztasun ikaragarria dauka kontakizunerako eta hirugarren pertsona bati nola iritsi badaki Uxuek". "Ideiak erraz eta modu oso naturalean azaltzen ditu. Liburuan jasotako zenbait gauzek ere autobiografiatik badutela esan zigun".