Sahararen aldeko jaialdia eta elkartasun kotiloia Bergarako gaztetxean

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko abe. 27a, 16:10

Gabonetarako antolatu duten egitarau zabalaren barruan, hilaren 29an, egingo dute Sahararen aldeko jaialdia; urteari amaiera emateko, berriz, elkartasun kotiloia Ttun Trun Brigade eta lagunekin, hilaren 31n.

Sahararen aldeko jaia 17:00etan hasiko da: tea eta pastak, IGAM Fundazioaren berbaldia, Ttipika dantzak eta henna tatooak egongo dira. 22:30ean, berriz, kontzertua eskainiko dute Azkaiter Pelox eta Nomadak taldeak. Batutako dirua Brahim Mohamed AHMED eskoilarendako izango da.

Elkartasun kotiloia

Urteari amaiera borobila emateko, elkartasun kotiloia egingo dute hilaren 31n. 01:30ean. Ttun Ttun Brigade taldea, karaokea eta dj Narbai egongo dira. Martxanterek saski erotikoaren zozketa ere orduan egingo dute.

Sarrerak 5 euro balio ditu eta aurrez salgau daude Arranon eta Pol-Polen.

Errege bezperan, urtarrilaren 5ean, bestalde,, Errege pre fest II egongo da, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak