Ikusle ugari erakartzen ditu urtero txapelketak, eta aurtengoan ere hala izatea espero da. Ohi bezala, Ibon Leibar Txinbo arituko da gai jartzaile lanetan, umoreak garrantzia berezi hartuko duen jaialdian.
Herriko zazpi bertsolari izango dira oholtzan: Jon Patxi Aiastui, Jon Altuna Oxan, Unai Aranzabal, Iñigo Arzelus, Gari Lopez de Munain, Asier Kortabarria Moto eta Eñaut Uriarte. Iazko karteletik aldaketa gutxi egongo dira, Moto izango da soilik aurtengo txapelketako aurpegi berria.