Bergararrek bero-bero eta ilusioz gainezka hartu dituzte Mari Domingi eta Olentzero

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abenduaren 24a

Herriko hiru ikastetxeetako neska-mutikoek eguerdi inguruan egin diete harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. Katabian elkartu eta plazara arteko bidea egin dute elkarrekin. Gabon kantak abestuz ibili dira txikienak gurasoekin batera. Eta, plazan, miraria... Elur malutak goitik behera.

Arratsaldean, umeak Seminarixoa areto ireki berrian egon dira Olentzerorekin eta Mari Domingirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak