Aurten, urtero bezala, atera naiz kalera giro polit hori ez galtzeko sorpresa ederra eramanez eta horregatik zorionak luzatu nahi dizkiet ume-gurasoen kalejira, kantak, Olentzero eta Mari Domingi antolatzen ibili direnei: guraso, ikastolen eta Udaleko ordezkariei, erabat asmatu dutelako.
Alde batetik Guraso eta ume talde handia eta bakarra eta, beste aldetik, Olentzero eta Mari Domingi beti bezala atseginak eta umoretsuak eta gainera aurten nahiz eta Euskalmetek Hego Haizea iragarri Bergaran elurra izan dugu.
Zorionak antolatzen ibili zaretenoi eta parte hartu duzuenoi ere, ohiturak mantenduz egun polita, benetan, pasatu eragin diguzuelako.