Eskubaloi eguna ospatuko dute abenduaren 23an Bergaran. Kirolari eta gurasoen arteko partiduak jokatuko dituzte: 10:00etan, mutilen txanda izango da: infantil, kadete eta gurasoak ibiliko dira nor baino nor gehiago. 11:30ean, nesken txanda izango da: infantilak, kadeteak eta gurasoak lehiatuko dira hiruko txapelketan. 13:30ean luntxa izango dute. Arratsaldean, beteranoen arteko partidua jokatuko dute: mutilak eta neskak. 20:00etan luntxa izango dute. Horrez gain, 10 euroren truke laguntza kamiseta erosteko aukera egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.