Kartzela zaharrak Sahararen aldeko jaialdia hartuko du abenduaren 29an. 17:00etan tea eta pastak izango dituzte, eta Igam-eko kideek hitzaldia eskainiko dute. Ttipika dantza eta henna tatooak ere egongo dira. 22:30ean, musikaz gozatzeko aukera egongo da: Nomadak, Azkaiter Pelox eta Hayuh Ramsi. Irabazitako dirua Brahim Mohamed Ahmed eskolarendako izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.