Miguel Lazpiurrek garbi utzi nahi izan zuen 4.0 industria ez dagoela soilik multinazionalen eskuetan, eta enpresa txiki eta ertainak ere arlo horretan kokatu behar direla. Lazpiurrek adierazi zuen, "4.0. industria da bidea eta enpresa txikiek eta ertainek ezin dugu errealitate horren aurrean ez ikusiarena egin; geuk ere egin ahal dugu". Horren adibide gisa, bere enpresa jarri zuen.