Aittor Arantzabal Gure artera-ko kideak azaldu du Iparragirreren egoera "oso oso larria" dela, eta "alarma guztiak piztuta" daudela. Arantzabalek gehitu du "urgentziaz aske utzi" behar dutela ondarrutarra "kartzelan hil ez dadin".
Ondarrutarrak ihesa du eta muturreko osasun egoeran dago. Hori horrela, Sarek deituta kale agerraldiak egin dituzte Euskal Herri osoan –Bergaran Gure artera taldeak–. Presoa aske uzteko eskatu dute, eta orain, epailearen eta medikuaren erabakiaren zain daude. Hori horrela, "egoera izugarri luzatzen" dabilela salatu du Arantzabalek.
Arantzabalek gehitu du hurrengo egunetarako ez dutela agerraldirik aurreikusi Bergaran; baina, abenduaren 9an –Parisen– eta urtarrilaren 12an –Bilbon– kalera aterako direla.