Abenduaren 9an Parisera joateko deialdia egin dute Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2017ko aza. 25a, 11:22

Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzeko batu ziren atzo, hileko azken egubakoitzero egiten duten moduan, Aretxabaletan. Atzoko ekitaldiak, baina, balio izan zuen abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauak ekimenaren barruan egingo duten manifestazioan parte hartzera gonbidatzeko.

“Orain presoak" izango da abenduan 9an Parisen egingo duten manifestazioko leloa. Bakearen Artisauen berbetan, "helburua Parisen frantziar estatuari eskaera garbi bat plazaratzea da: euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri onartezinak kenduak izan daitezen: presoen hurbilketa, gaixo diren presoen askatzea, baldintzapeko edo behin behineko askatasun neurriak ukan ditzaketen pertsonen libratzea, berdin kondena bukatzear duten presoak. Berehalako neurri horiek presoen gaiaren konponketa integralaren lehen urratsa izango da".  Eta, eskaera horiek egin zituzten, hain zuzen, egubakoitz iluntzean Aretxabaletan batutako herritarrek.
 
Horrekin batera, Gari Gartzia preso aretxabaletarrak Picassentetik bidalitako gutuna ere irakurri zuen Iñigo Iñurrategik; kartzelan bizi duten egoeraren berri ematen du Gartziak gutunean, eta, Ibon Iparragirre eta gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen aldeko aldarrikapena egiten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak