Lanak Udalak eta Elizak uztailean adostutako akordio baten kokatzen dira. Aspaldiko eskaera zen San Martzialera bidean Goi Auzon dagoen errepide tramua hobetzea, zirkulazioarekin lotuta arrisku egoerak ekiditeko. Horren harira, Udalak Elizarekin akordio bat sinatu zuen uztailean eta horren bitartez Elizak 3.381 metro koadroko lurren doaneko lagapena egin zion Udalari.
Urtea bukatu aurretik egiteko konpromisoa
Hala, Udalak lagatako lur hori baliatuta bideko kurba zabaldu ahal izan zuen eta puntu horri zegokion arriskua ezabatu. Eta lagapen horren hitzarmenaren baitan, Udalak konpromisoa hartu zuen urte amaiera aurretik Santa Marinako elizaren erabilera publikoko eliz atariko harlauzak konpontzeko eta Santa Marina parrokian ager daitezkeen pintaketa ezberdinen garbiketa egiteko. "Santa Marina herriaren ondarea da eta Udalak honen zaintzaren ardura ere badu", agertu zuen Udal gobernuak osoko bilkuran.