Municheko Productronica azokan egongo da Lazpiur

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 13a, 10:33

Lazpiur enpresa bergararrak, osagaiak txertatzeko makinetan azken berrikuntza erakutsiko du Munichen (Alemania) egingo den Productronica azokan. Aste honetan stand bat izango dute sektore elektronikoko azoka handienaren 41. edizioan.

Mundu mailako fabrikatzaileak elkartuko dira Alemanian azaroaren 14tik 17ra bitartean. Iaz 1.200 stand egon ziren eta 80 herrialde ezberdinetako 38.000 bisitari izan zituen azokak. 2007tik, urtero izan du Lazpiurrek bere txokoa azoka garrantzitsu honetan. Aurten, A3 hall-eko 322. standean egongo da bere makina berria erakusteko.

Enpresa bergararraren azken berrikuntza terminalak txertatzeko Press-fit makina da. Orain arteko bi buruei berri bat gehitzeari esker, txertatzea azkarrago egiten da eta gainera, behar ezberdinetara moldaerrazagoa da. Aldaketa honi esker, terminalak hirunaka txertatzen dira, azkartasunean irabaziz, eta terminalak kokapen ezberdinetan txertatu daitezke panela jiratu gabe. Ondorioz, PCB edo panel bakoitzerako behar den denbora 5 segundotan gutxitu da. Enpresak "berrikuntza garrantzitsua" dela esan du, izan ere, hiru buruei esker, makinak "eraginkontasuna" irabazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak