Bakarrizketa zientifikoak ostegunean, Wolfram Deuna ospatzeko

Jokin Guridi 2017ko aza. 6a, 10:21

Azaroaren 9an punta-puntako zientzialari eta zientzia zaleen bakarrizketak ikusteko aukera izango da Zabalotegi aretoan, ZTB jardunaldien barnean, Elhuyar Zientziak eta Bergarako Udalak antolatuta. 

Zientzia.eus webguneak Zientzia-blogak atalean hainbat zientzialari, ikertzaile eta zientzia zale elkartzeko helburua du eta komunitate honek fisikoki elkartzeko aukera izan dezan, ekitaldi bat antolatu du Bergarako ZTB jardunaldien barnean, umorezko bakarrizketa zientifikoez osatua.

Wolfram Deuna izeneko ekitaldi honetan, hainbat hizlarik parte hartuko dute: Ibon Cancio Uriarte, Irati Iciar Madinabeitia, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio, Idoia Torregarai Martija, Jesus Mari Txurruka Argarate, Jone Uria Albizuri eta Itziar Urizar Arenaza. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea arituko da. Honez gain, Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiak ere izango dira bertan gonbidatu berezi bezala. Izan ere, bi anai hauek Wolframa isolatu eta euskal zientzia mundu osora zabaltzea lortu zuten, Bergaran bertan. 

Ekitaldiari hasiera 18:30etan emango zaio Laboratorium museora doako bisita gidatuarekin eta ondoren, 19:30tan, izango dira bakarrizketak Zabalotegi aretoan. Mokadu bat hartzeko aukera eta beste ezusteko batzuk ere izango dira bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak