'La joven guardia' liburuaren aurkezpenak itxi du urriko iraultzaren mendeurreneko egitaraua Bergaran

Maite Txintxurreta 2017ko aza. 4a, 10:04

Liburuaren autorea den Migel Usabiagak bere aita Marcelori buruzko lana aurkeztu zuen atzo arratsaldean kartzela zaharrean, Bergarako Sobieta taldeak antolatuta.

Marcelo Usabiaga ordiziarra komunista zen, eta miliziano aritu zen gerra garaian, maki ere izan zelarik geroago. Borrokalari sutsua izaki, kartzela eta errepresioa ere ezagutu zituen, eta horiek guztiak batu ditu semeak liburuan.

Bada, duela ehun urte gertatutako urriko iraultza edo iraultza sobietarra gogoan izateko antolatu duten Urria gorria eta iraultzailea izango da zikloko azken hitzordua izan da atzokoa.

Dena den, Bergaran ez ezik, Oñatin ere egitarau mardula prestatu dute mendeurrena gogoan izan eta sozialismoaz jardun eta gehiago ikasteko asmoz. Kasu honetan, azaroan izango dira hitzorduak. Informazio guztia beheko loturan aurki daiteke.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak