8.500 euro lortu dira 'Safe Passage' kontzertu solidarioari esker

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 31a, 17:02

Zapatuko kontzertuaren solidario txalo zaparrada jasotzen.

Larunbatean Bergarako Udal Pilotalekuan eskaini zen kontzertura hurbildu zirenei, eskerrak helarazi nahi izan dizkiete Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta SOS Arrazakeria erakundeetatik. Bildutako dirua Sistema Greece GKEari emango zaio.

8.500 euroko zifra borobila bildu zen joan den larunbatean Bergarako Udal pilotalekuan ospatu zen Safe Passage kontzertuan. Bildutako dirua aste honetan bertan jasoko du, musikaren bidez errefuxiatuen integrazioa lantzen duen, Gobernuz Kanpoko Sistema Greece erakundeak.

695 sarrera jarri ziren salgai eta guztiak saldu ziren. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "jendea pilotalekura ezin sartu" ere geratu behar izan zen. Sarrerez gain, '0' lerrorako 116 sarrera saldu ziren eta gainera, Gamarra Ostalaritza Eskolako ikasleek egindako gaileta siriarren bitartez, 1.340 euro jaso ziren.


Kontzertuaren arrakastari esker lortu ahal izan da kopuru hau. Horregatik, antolatzaileek, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta SOS Arrazakeriak, beraien esker ona adierazi nahi die "bihotz-bihotzez" kontzertura gerturatu ziren guztiei, eta baita "emanaldian bere talentua muxu truk eskainiz parte hartu zutenei". Horien artean: "Alfredo Gonzalez Chirlaquek zuzendu zuen orkestraz gain, eskenatokia Maria Izaga, Ion Agiriano, Asier Elortza, Aitor Garitano eta Miren Elortza bakarlariak partekatu zuten. Baita Bergarako Musika Eskolako abesbatzako kide gazteek, Manex Alberdi dantzariak, eta baita Ugaitz Alegria eta Maitena Salinas aktoreek ere. Gainera Javi Julioren argazkiak ikusi ahal izan ziren eta Joxe Mari Karrereren testuak entzun. Guztiak ikus entzunezko emanaldi hunkigarria osatu zuten".

Gainera, siriar jatorria duen Suad Bushnaq konpositore kanadarra ere bertan izan zen. Kontzertuan parte hartzeko etorri zen Kanadatik Bergararaino. Bushnaq-ek Bergarako Orkesta Sinfonikoak Ghadan (Bihar) obra nola interpretatzen zuen ikusi ahal izan zuen.

Erlazionatuak

Musika eta elkartasuna eskutik

Imanol Gallego 2017 urr 29 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak