Bergarako moda erakustaldia zuzenean eskainiko du Goienak

Goiena 2017ko urriaren 19a

Udazken-neguko joeren berri izateko moda erakustaldia egingo da Bergaran zapatu honetan, pilotalekuan. Desfilea Goiena telebistan eta Goiena.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da; urriaren 21ean, 22:00etan.

Bedelkar elkartea eta Bergarako Udalaren lankidetzari esker egingo da erakustaldia, Bergara Bizi egitasmoaren barruan. Erakustaldian 100 bat herritarrek eta 25 dendek hartuko dute parte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak