2014an egin zen lehen desfilea, San Martin plazan, eta ordutik erakustaldi ezberdinak egin izan dira. Bedelkarreko Ainhoa Garitanoren arabera, jende asko dago erakustaldi horren atzetik eta gaineratu du udazkenekoa dela, bere ustez, erakustaldi politena: "Udazken eta neguko arropak eta osagarriak erakutsiko ditugu; jendeari animatu gura diot etortzera, nire ustez politena da. Sorpresa gehien eskaintzen dituena da", gaineratu du. Desfilearen filosofia ere nabarmendu du Garitanok: "Bergaran bizi eta erosi nahi dugu".
25 denda
25 denda izango dira parte hartuko dutenak: hamabi arropa denda, hiru oinetako denda, umeen arropa duten bi denda, hiru estetika zentro, bi ile-apaindegi, optika zentro bat, lentzeria denda bat eta kirol denda bat.
Sarrerak nola eskuratu
Esandako moduan, sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai bost eurotan. Internetez, hemenedo udaletxeko sarreran erosi ahalko dira, 18:00etatik 20:00etara. Elbarrituek telefonoz erreserbatu ahalko dituzte sarrerak 943 77 91 59 telefono zenbakira deituta. Izen-abizenak, Nortasun Agiria eta telefono zenbakia eman beharko dute eta egunean bertan frontoiko leihatilan eskuratuko ahalko dituzte sarrerak.