Astelehenean jarriko dituzte salgai 'Alizia' musikalerako sarrerak

Maite Txintxurreta 2017ko urr. 4a, 17:26
Musikalean Alizia protagonistaren papera izango duen Alaine Egizabal

Azaroaren 11n eta 12an izango dira estreinaldiko emanaldiak, egun bietan 18:30ean. Urriaren 9an 17:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak, 13-16 euro bitarteko prezioan. Internetez edo Musika Eskolan erosi ahal izango dira.

Internetez, www.ticket.kutxabank.es webgunean jarriko dituzte salgai Alizia ikusteko sarrerak, eta Musika Eskolan, berriz, hilaren 9an, 10ean eta 11n, arratsaldeko 17:30etik 20:00etara, harreran. Urriaren 12tik aurrera, eskuragarri gelditzen diren sarrera guztiak on-line salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak