Sevillan kokatuta dagoen Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Andaluziako Institutuan ari dira Hilzoriko Kristoa zaharberritzen. Aurtengo urtarril amaieran eraman zuten Sevillan eta han erakusgai izan ostean ekin zioten pieza eraberritzeari.
Ez da Donostian geldituko
Beste komunikabide baten irtendako artikuluak sortutako nahasmena dela-eta Molinak argi utzi gura izan du Hilzoriko Kristoa Bergarako San Pedro elizara bueltatuko dela: "Gurutzea Sevillatik Donostiako Artzain Onaren elizara emango dute bertan erakusgai egon dadin. Egun batzuez egongo da Donostian, baina ondoren Bergarara ekarriko dute, bere betiko lekura". Izan ere, Molinak gaineratu duenez, San Pedro elizako kapera bera ere eraberritu dute Hilzoriko Kristoa bueltatzen denerako, argiteria berri eta guzti.