Kriminologia gradu berria Bergarako UNEDen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 15a, 10:09

UNED-Bergara, San Martin plazan.

2017-2018 ikasturtera begira eskaintza akademikoa zabaldu du Bergarako UNEDek; 26 gradu izatetik 27 gradu izatera pasatuko dira, tartean kriminologiaren inguruko gradu berri bat atera dute-eta. Irailaren 20rako hitzaldi informatibo bat antolatu dute Donostiako Koldo Mitxelenan (19:00). Bestalde, hasita daude eraikina zaharberritzeko lanak.

2017-2018 ikasturtean Kriminologia graduko lehen eta bigarren mailak emango dira. Azken urteetan arlo horren inguruan goi mailako formakuntzan emateko zegoen eskaerari erantzuten dio gradu berri horrek: "Kriminologian Graduak UNEDeko ikasketa eskaintza erakargarria osatzen du, izaera ezberdineko behar edota jakin-nahia duen askotariko publikoari zuzentzen dena: ezagupenak zabaltzeko, goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketa hauek berriz hasteko. Graduek, masterrek, graduondokoek, doktoretzek eta hizkuntzen programek ikasketa eskaintza osatzen dute".

 

Erlazionatuak

Obrak hasiko dira laster Bergarako UNEDen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 mar 31 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak