Atzerriko bi folklore konpainien ikuskizunak ostegunean

Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainia (Argazkia: http://www.elai-alai.org/)

Ostegun honetarako iragarrita zegoen Rangsagar Performing Arts taldearen ikuskizunari beste bat gehitu zaio, egun eta ordu berean. Hortaz, bi emanaldi izango dira San Martin plazan, 19:00etan hasita.

Indiako eta Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainian emankizuna izango da ostegun honetan, uztailaren 20an, 19:00etan San Martin plazan (Eguraldi txarra balego, emanaldiak Seminarioko karpan egingo litzateke).

Rangsagar Performing Arts
Indiako kultura eta tradizio koloretsua oinarri dituen dantza taldea. Dantza folk indiarrak eta Indiako hainbat estatutako tribu dantzak egingo dituzte.

Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainia
1924an jaio zen herri kantuak berreskuratzeko. Baina, gerora, bere kantutegia asko zabaldu da: abesti eta dantza folklorikoak, bidaia-lagun duen orkestrarekin batera interpretatutako piezak... Errusiako jaialdi askotan ibilia da taldea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.